Virginia Gerendiain: "Bakarrik bizi den jende asko dago Basaburuan eta agur bat esatera etortzen dira dendara"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 12a, 16:37

Jauntsaratzeko Apeztegiberriko denda eta Orokietako ostatua kudeatzen ditugu Eraizu kooperatibak. Koronabirusak Basaburuan izan duen eraginaz aritu gara Virginia Gerendiain kooperatibako kidearekin.

Lau pertsona sartu daitezke egun aldi berean Jauntsaratzeko Apeztegiberriko dendan. Basaburuako denda bakarra da, eta egun Ernaizu kooperatibak zabalik duen zerbitzu bakarra. Denda ondoan dagoen taberna eta Orokietako ostatua itxita dituzte momentuz. "Bigarren fasean zabalduko ditugu", azaldu du Gerendiainek Irrintzi Plazan. 

Basaburuako biztanleentzat topaleku da Apeztegi berri, eta itxialdian ere hala izaten jarraitzen du: "Bakarrik bizi den jende asko dago, norbaitekin egoteko beharra dute, eta agur bat esatera etortzen dira dendara".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!