Aitzol Astigarraga UEU: "Lehen Irakasle masterra online eta euskaraz egiteko izena emateko epea zabalik dago"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 7a, 17:40

UEUk, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du irakaskuntza masterra 2020/21 ikasturtean. Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu. Dagoeneko aurrematrikula epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. 

Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.

Masterreko arduraduna, Aitzol Astigarragak eman digu honen inguruko informazioa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!