Dolu prozesuan diren pertsonak laguntzen ditu Goizargi elkarteak. Horretan aritzen da Leire Rubio boluntarioa. Egunotan heriotza askoren berri izaten ari gara, baina orokorrean ospakizun ekimenak dira nagusi balkoi eta leihoetan: "Ez diogu uzten gure buruari gaizki egoten, ezkutatu egiten dugu mina. Min ematen duelako, hain zuzen". Horrek dolu prozesuan direnen lana zaildu egiten du elkartearen aburuz, hori dela eta minari behar duen lekua emateko kanpaina jarri dute abian.
Sare sozialetan argazki bat eskegitzera deitu dute, folio batean halako esaldiak partekatuz: "nik nire mina begiratzea aukeratzen dut", "nire mina garrantzitsua da", "ez ukatu nire mina". Ostiralean, maiatzak 8, 22:00etan balkoietan argi bat pizteko ere eskatu dute, sentipen horri ematen diogun babesa agerian uzteko.