Orkoien, Beriain edota Zizurko Zendeari ez die eraginen Espainiak ezarritako ordutegiak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 30a, 19:30

5.000 biztanletik beherako herrietan paseoak eta kirola 6:00tatik 23:00etara egin ahalko dira, larunbatetik aurrera.

Hala, Iruñerriko Beriain, Ezkabarte, Etxauri, Galar, Orkoien, Olaibar, Oltza Zendean, Txulapain, Tebas-Muru Artederreta, Zizurko Zende eta Zabaltza udalerrietan ez da bestelako ordutegirik jarraitu beharko.

Larunbatetik aurrea paseoak edota kirola egiteko aukera izanen dela iragarri berri du Espainiako Gobernuak. Egunean behin eta kilometro bateko eremuan egin beharko dira paseoak eta bizikide batekin egin ahalko dira. Kirola berriz, egunean behin, inorekin kontaktua izan gabe eta norbere herriaren mugetatik irten gabe.

Bi kasuetan, ez da denbora mugarik jarriko; muga bakarra ordutegietan ezarritakoa da, eta eremuaren araberakoa. Izan ere, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan ez da ordutegirik aplikatuko eta nahi denean atera ahal izango da paseo zein kirola egitera.

5.000 biztanletik gorako udalerrietako ordutegiak

Hiru tarte bereizi ditu gobernuak:

  • 14 urtetik gorakoen paseoak eta kirola, 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 bitarteko ordutegian egin beharko da.
  • Menpekotasuna duten pertsonak eta 70 urtetik gorakoak 10:00 eta 12:00 artean eta 19:00-20:00 artean.
  • Haurren irteerak 12:00- 19:00ak bitartean eginen dira.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!