Maite Ziganda: "Garai honetan ere etorkinen esperientzietatik asko ikasi dezakegu"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 16:55

Atzarritik familiarik gabe etorritako 175 adingabe daude egun Nafarroan. Sei elkarteak adingabe horiei harrera egiten die. Haiek ezagutzeko eskutitz trukaketa antolatu du Sei elkarteak, gestion@asociacionsei.org helbidera idatziz.

Itxialdiaren 45. eguna da gaurkoa. Bilabete eman ditugu etxean sartuta, eta inguruan familia eduki dugu gehienok. Ez denek, ordea. Ba al zenekiten Nafarroako bizilagunen artean beste herrialde bazuetatik familiarik gabe etorri berri diren gazteak daudela?

Maite Ziganda Sei elkarteko koordinatzaileak Irrintzi Plazan azaldu duenez, “adingabe bakoitzaren egoera bat da; baina orokorrean senideengatik kezkatuta eta egoerarekin aspertuta daude”. Harrera egiten die Sei elkarteak gazte hauei, orain arte zuzeneko bilerak eginez. “Hori eten egin behar izan genuen, eta boluntario bati otu zitzaion eskutitz bidezko hartu emana egitea”. 2017ean familiarik gabeko hiru etorkin adingabeko zeuden Nafarroan, egun 175 dira. “Guztiek eskuitz bat jaso dezaten, idaztera animatzen zaituztet”.

20 urte darama Sei elkartea atzerriko adingabeekin eta haien familiekin lanean. Elkartearen egunerokoa berrasmatu behar dute itxialdia dela eta. Dei bidez egiten dute orain gazteen bakarkako jarraimendua, skape-room saioak antolatu dituzte boluntario eta gazteen artean eta Instagramen zuzeneko saioak eta erronkak egiten dabiltza.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!