Udalak ez du baimendu Txantreako jaietan hiru lagun kalera ateratzea, ordubetez, musika jotzera

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 11:58

Aurtengo jaiak iragartzeko egindako bideo baten irudia.

Jai Batzordeko kideek erabakia kritikatu dute: “Lanera joateko baimena bai, eta auzoko festetan trikitixa batzuk ateratzeko ez; lotsagarria”.

Txantreako Jai Batzordeak baimena eskatu dio Iruñeko Udalari aste honetan ospatuko dituzten festetan, hiru egunez, hiru lagun kalera atera daitezen ordubetez, musika jotzera edota megafonia jartzea. Udalak ezezkoa eman die, argudiatuta jarduera hori ez dela sartzen pertsonen zirkulazio askatasuna mugatzeko salbuespenen artean.

Zehazki, hau da udalak baimena ukatzeko idatzian jarritakoa: 

“Txantreako Jai Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz egindako eskaera ikusita, eskatzen duena Txantreako kaleetan zehar hiru pertsona musika edo megafoniadun auto batekin ibilaldia egin ahal izatea 2020ko maiatzaren 1ean, 2an eta 3an, 12:00etatik 13:00ra, auzoko jaiak direla eta, eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta haren ondorengo luzapenak kontuan hartuta, honako hau ebatzi dut: eskatutakoari ezezkoa ematea, proposatutako jarduera ez delako sartzen pertsonen zirkulazio askatasuna mugatzeko salbuespenen artean, martxoaren 14ko 563/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan jasotakoak”.

Jai Batzordeko kideek erabakia kritikatu dute: “Lanera joateko baimena bai eta auzoko festetan triki batzuk ateratzeko ez, lotsagarria”, adierazi dute Facebook bidez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!