"Egoera hau gertuko kontsumorako bide berriak irekitzen ari da"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 18:23

Allotz herrian bizi da Txari Eleta. Handik gertu, Lorkan, Eztitsu erle eta erlezaintzari buruzko interpretazio gunea zabaldu berri dute. Eta zabaldu bezain laster itxi beharra izan dutenez, orain etxez etxeko eztiaren salmentari heldu diote. 

Eztitsu gunea oraingoz itxita eta hamaika galdera airean. Nolakoa izanen den udako garaia, erromesak itzuliko ote diren Donejakue bidera, noiz izanen duten eskoletako haurrentzat eta taldeentzako erlauntzeratarako bisita gidaturik egiteko aukera berriro...

Bestalde Txari Eleta Lizaso herrian kokatua dagoen landetxe baten jabea da. Hori ere itxita eta hurrengo aste-hilabeteetako erreserbak bertan behera. 

Enpresa txikien orainaz eta geroaz eta landa eremuko konfinamendu egoeraz mintzatu gara gure lankide ohiarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!