"Jaso Musikala atzeratu dugu, baina lanean ari gara sareetan"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 15:34

“IRAULI” Jaso Ikastolak sortu duen 8. musikalaren estreinaldia maiatzaren 8an estreinatzekoa zen, baina atzeratu behar izan dute. Hala ere taldeak lanean jarraitzen du eta egunotamn sare sozialetan haien bideoak partekatzen eta artista ezagunekin zuzenekoak egiten ari dira.   

Maiatzaren 8an eta 31an Barañain Auditorioan eta ekainaren 1ean Baluarten hitzartuak zituzten emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituzte Jaso Musikaleko 44 ikasleek eta haien irakasleek. Entseguak, aldiz, ez dira eten eta internet bidez ari dira egun hauetan kantuak, dantzak eta akrobaziak lantzen. 


"Irauli" aurtengo obrak teknologiaren  erabilera arduratsuaz hitz egiten du eta ideia hori orain praktikan jartzen ari dira, hain zuzen ere, konfinamendu egoera honetan sare sozialen bitartez ari direlako sutsuki lanean. Hainbat artista ezagunekin solasaldiak egiten ari dira Instagram bidez. Zuriñe Hidalgo, Nerea Garmendia, Jon Apaolaza eta asteazken honetan, 19:00etan Almudena Cid gimnasta olinpikoa. 
Komunikazio lan hau proiektu pedagojikoaren parte bat dela adierazi digu Imanol Janices irakasleak. 

44 ikaslek osatzen dute "Irauli" musikala. Haietarik 33 oholtza gainean ari dira. Irune Etxetxipia akrobata horietako bat da. 15 urte ditu eta aurten amaituko du DBH laugarren maila, beraz, bere azken urtea da Musikalean eta Ikastolan. 

Berari galdetu diogu zer den itxialdi honetako txarrena eta onena. 

Uda igarota saiatuko dira "Irauli" lan berria oholtza gainera eramaten eta bien bitartean, lanean jarraitzen dute, teknologia berriek lagunduta, baina modu arduratsu batez erabilita. 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!