Xare (Katakrak): "Orea eta ogiaren oinarria historiaurrean dago"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 27a, 17:00

Irina, legamia eta ura. Horiek dira ogia eta orearen osagaiak. Ogia noiztik eta nola egin izan den azaldu du Katakrakeko Juan Etxenike 'Xare'-k gaur Irrintzi Plaza saioan. Katakrakeko azenario bizkotxoaren errezeta eman digu.

Katakrakeko gozoez gozatzeko aukera sare sozialetan dugu egunotan. Kantinan eskaintzen dituzten hanabat goxogintzako errezetak argitaratu dituzte, browniak eta euskal pastela, esaterako.

Azenario bizkotxoa

Osagaiak:
  • 500g Azenario rallatua
  • 200g Irin txuria
  • 125g Azukre beltza
  • 125g Azukre txuria
  • 150g Intxaurrak
  • 200ml Eguzkilore olioa
  • 3 Arrautz
  • Kanela
  • Legami hautsak
  • Bikarbonatoa
  • Gatza
Arrautzaren gorringoak eta azukrea nahasten dira krema lodi bat lortu arte. Olioa batu eta ondoren txuringo altxatuak. Gehitu azenarioa eta intxaurrak eta nahastu. Azkenik irina, kanela, legamia, gatza eta bikarbonatoa bota eta nahastu.

180ºC 50min.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!