Gaurtik aurrera, egunero, lau liburu jarriko dira salgai Berria dendan, eta 72 orduko epean bidaliko du Elkarrek eskaera eroslearen helbidera. Erositako liburu bakoitzeko, haren prezioaren %20 erosleak aukeratutako liburu dendari ordainduko zaio.
Honako argitaletxe hauek hartu dute parte: Alberdania, Denonartean, Desclee, Elkar, Erein, Harriet, Igela, Katakrak, Meettok, Mezulari, Pamiela, Susa, Travel Bug, Ttarttalo, Txalaparta eta Xarpa Books.