Komuneko papera izan zen lehenengoa agortzen; ondoren, garagardoa izan zen; azkenak desagertzen legamia eta irina izan dira. Etxean ogia egitea modan jarri da. Denbora dagoela iritzi dio Edorta Salvador okinak. Dendan legaminik ez bada, ez kezkatzeko gomendatu du. Norberarena etxean sortzeko egin beharrekoak azaldu dizkigu.