Bertsoak egiteko bideo tutoriala

Barañaingo Bertso Eskolak tutorial bat prestatu du bertsotan hasi nahi duten guztiontzat. Ainara Ieregi irakasleak oinarrizko argibideak ematen ditu modu errazean. 

Lehen bertsoak egitera animatzen diren guztien lanak argitara eman nahi ditu Barañaingo Bertso Eskolak eta horretarako bi bide prestatu ditu bertsolanak haiei bidaltzeko: baranaingobertsoeskola@gmail.con helbidea eta 600-341925 whatsapp zenbakia. 

Hori dena azaldu digu Mintxo Astiz eskola honetako kideak Irrintzi Plaza saioan.  

Erlazionatuak