Etxean egon beharreko egun hauetarako Espainiako Psikologia Kontseilu Nagusiak emandako kontseiluak bildu ditu Josean Villanuevak bere ikastetxeko familiei helarazteko.
Gomendio hauetan ikus daiteke urduritasuna eta tristezia sentitzea normala dela eta horren aurrean nola joka dezakegun azaldu digu.
Informazioaren kudeaketa egokia egitea eta haur eta gaztetxoei haiek ulertzeko moduan egia esatea ezinbestekoa dela esan digu, beste gauza askoren artean.