COVID19 alarmaren ondorioz etxetik atera gabe gaude eta egoera honetan ohitura txarretan erortzea erraza da:
- otordu artean osasungarriak ez diren zizkamizkak hartzea,
- normalean baino gehiago jan
- gutxiago muguitu.
Honek pisua handitzeaz haratago, hainbat ondorio negatibo izan ditzake gure osasunarentzat.
Beraz, konfinamentu honi ahalik eta hoberen aurre egiteko gako batzuk ekartzen ditut gaur:
- Errutina bat markatu. Esnatzeko eta oheratzako orduak finkatu, egunean zehar egin behar dituzun ekintzak antolatu, otorduak ere finkatu… Hau ongi antolatuta izanda errazagoa izango da otordu horiek errespetatzea eta horietatik kanpo ez jatea.
- Asteko menuak planifikatu. Urteko gainerako hilabeteetan bezala, orain ere gure elikadura osasuntsua eta orekatua izan behar du:
- Barazkiak gure otordu nagusien protagonistak. Bai bazkarian bai afarian barazkiak jan behar ditugu.
- Lekaleak ere ez ditugu ahaztu behar, astean 2-4 aldiz gehitu beharko genituzke gure menuan.
- Proteinak ez ditugu ahaztu behar, bai begetalak bai animali jatorrizkoak
- Karbohidratoak garrantzitsuak dira baita ere (zereal integralak, patatak, etab.) baina hauen kantitatea jeitsi dezakegu egun hauetan, gure jarduera fisikoa jeitsiko dugu seguraski eta beraz gorputzak ez ditu karbohidrato hainbeste beharko.
Ongi jateko eta ohitura osasuntsu berriak hartzeko aprobetxatu behar dugu egoera hau
- Lasai jan, mantso, behar adina hozkatuz, distrakziorik gabe, momentua disfrutatzen. Hau lortzeko modu bat izan daiteke normalean baino 10-15 minutu gehiago mahaian jaten egoten saiatzea.
- Sukaldean denbora pasa, gauza berriak probatu, plater osasuntsu goxoak sukaldatu. Sare sozialetan asko ikusi dut egun hauetan jendeak gozogintza egitera animatu dela, ba nik plater osasuntsuak egitera animatzen ditut, interneten errezeta goxo pila aurkituko dituzue.
- Oso garrantzitsua baita ere aktiboak mantentzea, etxean egiteko ariketak bilatu, klase gidatuak ikusi, dantzatu…
- Denborapasak bilatu, bakoitzak gustokoen dituenak, hau da, burua lanpetuta eduki. Horrela asperduragatik jatea sahiestuko dugu.
- Ongi deskantsatu, horretarako egunean zehar aktiboak mantendu behar gara eta lehenago aipatu dudan bezala errutina bat finkatu esnatzeko eta oheratzeko.
- Erlaxatzeko aprobetxatu!