zinetika

Laida Aldaz: "Mugimendua eta teknologia uztartzen duten lanak aurkeztu daitezke"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 17a, 16:34

Otsailaren 1ean ireki zuten ZINETIKA jaialdiaren V. ediziorako deialdia. Dantzaren, ikus-entzunezko arteen, teknologiaren eta gorputzaren arteko harremanak aztertzen dituen nazioarteko topalekuko zuzendariarekin mintzatu gara Irrintzi Plazan.

Parte hartzeko deialdia zabalik izanen da apirilaren 1era arte.

  • Deialdi honetara edozein nazionalitateko egile/talde aurkeztu daiteke, 2016-2020an ekoiztutako obra bat edo gehiagorekin.
  • Obrak dantza/mugimendurako -eta alderantziz- ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupena izango dutelarik. Dantza ikuskizun bat era soilean erregistratzen duten bideoak deialditik kanpo geldituko dira.
  • Hautatutako lanak jaialdiaren bideotekaren parte bihurtuko da.
  • Testurik balego, azpitituluak euskaraz nahiz gazteleraz izatea gomendatzen da.

Sariak: Pelikula onena Zinetika 2020: 500€ / Zuzendari onena Zinetika 2020: 500€

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!