Ines Castiellak egindako proposamen batetik sortu dute Irati Goikoetxea eta Leire Alonso matematikari eta idazleek gaur Karrikirin eskainiko duten solasaldi musikatua. Gustuko dituzten hiru alor uztartuko dituzte, genero ikuspegitik: matematika, literatura eta musika. Hiruen disziplinen artean uste dena baino lotura handiagoa dagoela azaldu dute Irrintzi Plaza saioan.