Mendillorriko lehen bi ur-biltegiak 1895ean eraiki zituzten, Artetako iturburutik iristen zen ura biltzeko. Hiria handitzen ari zen eta kalitateko urez hornitzea bermatuko zuten azpiegiturak eduki behar zituen. Egun, Artetako iturburutik eta Eugiko eta Itoizko urtegietatik iristen da ura. Bista gidatua egin dugu Maialen Aguirrezabal hezitzailearen eskutik.