ANTZERKIA

Antsoaingo gazteek oholtzara saltoa egin dute

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 27a, 17:16

150 gazte inguruk hartu dute parte Oholtzara Salto programan. Hau Nafarroako Antzoki Sareko ekimena da, arte eszenikoak gazteei hurbiltzea helburu duena. Antsoaingo gazte batzuk eta bertan eginiko antzerki lantegiko zuzendaria, Adriana Salvo, izan ditugu solaskide Irrintzi Plazan.   

Otsailaren 15ean egin zen Tafallako Kulturgunean ‘Oholtzara Salto a Escena’ programan ikasturte honetan parte hartu duten gazteen topaketa. 

15 udalerritako 150 gazte nafar elkartuko ziren: Antsoain, Aoiz, Azagra, Castejon, Cintruenigo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lodosa, Noain, Ribaforada, Zangoza eta Tafallakoak.

Antsoainen Arte Eszenikoen Lantegia euskaraz egin duten bost gazte eta haien irakaslea, Adriana Salvo antzerkilaria, izan dira gure solaskideak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!