IRRIZIKLO

Ane Labaka: "Feminismoa hartuta umorez ariko gara: umorez, beraz, serio"

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 16:30

Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aktore eta bertsolariek abiatuko dute gaur IrriZiklo, ‘Erradikalak ginen’ ikuskizunarekin. 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan izanen da. 

Antzezlanean, bertsoa eta bakarrizketa uztartuta, kolokan jarriko dituzte zenbait etiketa, hala nola zahartzapena, beldurra, merkatu patriarkala, sexualitatea, indarkeria eta gorputzaren aldaketak.

Saio bakoitzerako sarrerak 3 euro balio du. Nolanahi ere, bada ziklo osorako abonamendua hartzeko aukera, 10 euroan, eskolan bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!