LIBURUAREN PLATAFORMA

Idoia Sobrino: "Liburua babestea guztientzat izanen da onuragarria"

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 16:20

Azken urtean liburu denden %10 itxi dituzte. Liburuaren sektoreak Nafarroan duen egoeraren adibide bat baino ez da. Hori babesteko eta bultzatzeko Nafarroako Liburuaren Plataforma sortu dute nafar idazle, editore, ilustratzaile, liburuzain, liburu saltzaile eta itzultzaileek. Idoia Sobrino Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteko presidentearekin hitz egin dugu gaiaz.

Kulturaren partehartzeari erreparatuz gero, datuak ez dirudite hain txarrak. Kultura kontsumitzen dute nafarrek, baina badago zer hobetua, Sobrinoren ustez. 

Nafarroako edizioa eta literatura bultzatzeko marka propio bat sortu nahi dute, esaterako, bertan sortutako liburuak bereizteko eta bultzatzeko.

Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Parlamentuarekin elkartzea izanen da hori lortzeko taldeak emanen duen lehenengo urratsa. Txosten bat helaraziko diote, plataformaren eta haren helburuen berri emateko. Horietaz mintzatu gara Idoia Sobrino liburuzainarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!