Hegazkin txiki bat erori da Noainen, eta pilotua hil egin da

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 20a, 19:05

Motxoli industria gunean gertatu da ezbeharra, aireportutik hurbil. Foruzaingoak baieztatu du pilotua hil dela istripuan.

Aireontzi batek istripua izan du Noaingo Motxoli industria gunean, aireportutik gertu. Abioneta gidatzen zuen pilotua hil da ezbeharrean. Hala baieztatu du Foruzaingoak. Aireontzian ez zihoazen bidaiari gehiago. Kataluniatik zetorren bi motorreko aireontzia. Motorretako bat galdu du, eta Noainen lur hartzeko baimena eskatu du ezbeharra gertatu aurretik.

Sare sozialetan hainbat bizilagunek zabaldu duten bideoetan ikus daitekeenez, sute bat piztu da istripua gertatutako tokian. Bi etxeen artean izan da istripua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!