Javik irabazi du Egunean Behin jokoko Euskalerria Irratiaren lehen saria

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 11a, 19:04
  • La Colmenak eskainita, ezti potea irabazi du Egunean Behin jokoko Javi erabiltzaileak.
  • Ehundik gora parte hartzaile ditu Euskalerria Irratiko taldeak.

Otsailaren 3tik 9rako astean Javi izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea Euskalerria Irratiko komunitatearen taldeko kideen artean. La Colemenako ezti potea eskuratuko du, lortutako 501,64 puntuen truke (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat info@euskalerriairratia.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin edota deitu 948 17 01 51). 

Otsailaren 16ra bitartean, beste sariirabazteko aukera izango dute irratiko taldeko jokoko erabiltzaileek. 

Jokatu Euskalerria Irratiko komunitatearekin

Euskalerria Irratiko taldean batzeko, lehenik eta behin, Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformetatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den 'Taldeak' atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 019434 kodea sartu behar da. Hala, Euskalerria Irratia izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak. Esteka honen bitartez ere badago batzeko aukerarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!