0-3 urte bitarteko haur eskola publikoetarako matrikulazio epea martxoan zabalduko da, eta Antsoainen eskaintzen den aukerak jakinarazteko gutuna igorri die Antsoaingo Udalak gurasoei.Seme-alabak euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu ezingo dituztela salatu dute gurasoek, Antsoain Euskaldundu egitasmoaren bitartez.
Gaur Udalaren gutuna jasotzen hasi gara Antsoaingo gurasook.
— AntsoainEuskaldundu (@AntsoainEus) February 11, 2020
Aurten berriro ere ezingo ditugu seme-alabak euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu herrian.
Noiz arte?#HaurEskolaEuskaldunaOrain#HaurEskolaEuskaldunariAteakIreki pic.twitter.com/YGWGcBXEHF
Gaztelania da erreferentziazko hizkuntza Antsoaingo San Cristobal haur eskolan, "ez baita euskarazko hezkuntza lerrorik eskaintzen". Udalak jakinarazi duenez, "ikastetxeko ikasleak adinaren arabera banatutako lau taldetan banatzen dira gaur egun, eta talde bakoitzean normalean bi hezitzaile izaten dituzte"; eta, "historikoki", lau talde horietako hirutan bi hezitzaileetako bat elebiduna izan da.
Antsoainen erroldatutako familiei Iruñeko Udalaren titulartasuneko haur eskoletara joateko aukera eskaini die udalak, udalen artean sinatutako hitzarmen bati esker aukera hori ere dutela jakinaraziz.