Mundu psikotiko batean bizi gara.
Eroak daude boterean. Noiztik gara horretaz ziur?
Noiztik dugu errealitate hori etsai? Eta…
Zenbat gara jakinean?
Philip K. Dick-en aipu horretatik abiatzen da Itxaro Borda testu distopiko eta apokaliptiko honetan barneratzeko. Plastikoaren kosmografia, lurraren amiltzea erabiliko ditu ahoan iragarle totelak. IbonRG musikaria izango du ondoan, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.