Mariano Galarza: "Kartzela batean bizi dira Lesboseko errefuxiatuak"

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 21a, 18:34

Errefuxiatuak laguntzeko musika jaialdia antolatu du Zaporeak proiektuak, Iruñeko Zentral antzokian, urtarrilaren 24an. Taldeko Mariano Galarza izan da Irrintzi Plazan.

Lesbos irlan dauden errefuxiatuak laguntzeko egitasmo berri bat antolatu du Zaporeak proiektuak. Ostiralean, urtarrialaren 24an, kontzertua izanen da Zentral Aretoan. Komando Funk, Muxutrock eta Acoustic Sound Machine taldeak ariko dira. Sarrerak 10 euroko salneurria izanen du, elkartasun proiektura bideratuko direnak.

Travellin Brothers taldea ere laguntzeko prest azaldu da. Urtarrilaren 30ean zuen egitekoa kontzertua, baina, greba orokorrarekin bat eginez atzeratu egin dute data. Kontzertu horretarako publikoari eskari berezia egin dio taldeak: Lesbosera eraman daitezken jakiak eraman ditzatela sarrera moduan. Taldeak gainera konpromezua hartu du, biltzen duten jaki eta bazkari kopurua bikoiztuko dutela Zaporeak proiektuari entregatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!