NUPeko Lohitzune Zuloaga Lojo eta Paz Frances Lecumberri irakasleak, EHUko Gema Varona Martínez ikertzailearekin batera, Delitugile eta biktimei buruzko mitoak. Argumentuak faltsutasunaren eta manipulazioaren aurka liburua argitaratu dute, Cataratak eta NUPekin.
Egileek, arlo soziojuridikoan adituak, azaldu dutenez, argitalpena "mundu globalizatu bati" erantzuteko sortu da, "mundu horren sistema juridikoek zigorrak gogortzera jotzen baitute"; izan ere, "inoiz baino garrantzitsuagoa da politika kriminal oro zuzentzen duten bi kategoria nagusiak berrikustea: delitugileak eta biktimak", azaldu dute.
Bihar aurkeztuko dute liburua Katakraken, 19:00etan.