Maria Soto zentro honetako teknikariak azaldu zigun Irrintzi Plaza saioan zein den egun hauetarako prestatu dute programazioa.
Poltsatxoak
Modu arduratsuan kontsumitzeko modurik onenetako bat soltean erostea da, eta horretarako, erosketetara zeure poltsak eramatea baino hoberik ez dago. Lantegi honetan hainbat neurritako oihalezko poltsak egiten ikasiko dugu. Ikusiko dugu zer material mota berrerabili ditzakegun geure poltsak sortzeko, eta zeintzuk diren egokienak erosi behar dugunaren arabera.
Jesica Ansorena bere kabuz ikasten ari da nola igaro bizimodu jasangarriagoetara. Askotariko ikastaroak ematen ditu bizitzaren jasangarritasunari lotuta.
Izen-ematea doan da eta aurrez egin behar da 010 edo 948 42 01 00 telefonoetan (Iruñeaz kanpotik deituz gero).