Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentalaren bi proiekzio antolatu ditu. Urtarrilaren 16an; Iruñean eta otsailaren 19an Tuteran.
Dokumentalak Gladys del Estalen heriotzaren historia inguratzen duten gertaerak jasotzen ditu, zentral nuklearrak eraikitzeko proiektuen ugaritzearen aurka garai hartan izandako protesten baitan.
Biharko emanaldia Iruñeko Golem zinema aretoetan egingo dute, bi saiotan: bata euskaraz, 18:00etan, eta bestea gaztelaniaz, 20:00etan. Sarrera doakoa da, gonbidapena aldez aurretik hartuta.