Karrikaluze elkarteak 20 urte bete zituen 2018. urtean, eta egindako lan dokumental batean bildu zuten. Orain, 2020.urte honetan etorkizunari begira jarri dira galdera bat eginez: "Nola imajinatzen dugu euskara eta euskal komunitatearen egoera Atarrabian 2040. urtean?"
Galdera honen aurrean prozesu parte hartzaile bat abiatzea erabaki dute: "Atarrabiako euskaldun guztiekin batera, euskara etorkizunera eramateko Atarrabiako euskaldun guztien ideiak eta energia behar ditugu."