Kontakids: proposamen berri bat haurrak eta helduak elkarrekin jolas eta dantza egiteko

Saioak heldu den ostegunean hasiko dira, Arrotxapeko Xanbala aretoan, Oskar Estangak gidatuak.

Oskar Estanga musikaria, bertsolaria, irakaslea eta dantzariak kontak inpro klaseak ematen ditu. Saio horietan gune bereziak sortzen dira modu askean dantzatu ahal izateko inguruan dugun jendearekin harremanean.

Orain proiektu berri bat aurkeztu digu: kontakids. Saio bereziak helduak eta haurrak elkarrekin jolas eta dantzatzeko. Saioak heldu den ostegunean hasiko dira, Arrotxapeko Xanbala aretoan. Beraz azaldu digu Irrintzi Plaza saioan zer nolako proposamena den hau.