Leire Villanueva abeslari barañaindarrak urte batzuk daramatza Iseo izenarekin musika sortzen, eta 2015etik Dodosound dj-arekin batera aritzen da, dub eta reggaeren esparruetan kokatu daitekeen musika berezia egiten. Bi disko sortu dituzte, munduan zehar eraman dute beren musika, eta arrakasta nabarmena izaten ari dira.
Iruñean eman dute kontzertua berriki, biraren azkenetako bat, eta Iseo Metropoli Forala saioan izan da. Euren arrakastaren gakoak dauden estilotan daudela beren nortasuna mantentzea, eta “lana, lana eta lana” direla adierazi du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.