Politika eta literatura maite dituen bi gaiak batu ditu Hasier Arraizek 'Maitasun keinu bat besterik ez' saiakeran. Kirmen Uriberen, Harkaitz Canoren, Eider Rodriguezen, Mikel Peruarena Ansaren, Uxue Alberdiren eta abarren belaunaldiaz hitz egiten du liburuan, eta horiek euskal literaturan planteatzen duten Euskal Herriko gizartea nola dagoen eta nora doan. Arraiz berak ere hausnartu du gaiaz, eta nazio kontakizun berri bat behar dela proposatu du.