Disko berria eskutan iritsi dira irratira Superacid taldeko kideak. Eneko Azparren tronboi joleak azaldu du taldeak festa giroa, baikortasuna eta energia trasmititzen dituen arren, kritika soziala ere badela letretan. Burlatako Baifest jaialdian kontzertua eskainiko dute, abenduaren 21ean.