Joana Maiz emakume gazte eta profesionala da protagonista, Euskal Herritik kanpo lanean urteak eman dituena, baina egoerak buelta eman eta Bilbora itzuli beharko du. Bertan Euskal Herriko historiari buruzko dokumental bat egin behar du eta bere gidoi propioari jarraitzea erabakiko du, castingean baztertutako pertsonaiei ahotsa ematea. Hala egin dute egileek ere komikian. Ugarte: "Bazterrean dauden pertsonai eta istorioak erdigunera ekarri ditugu". Hala ez da kasualitatea protagonista biak emakumeak izatea.
Baztertutako pertsona horietako bat bigarren protagonista: Lauren. Bizitza osoa Irungo baserri batean eman duen emakume zaharra. Autobidea eraiki zutenean desjabetzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu eta errepide artean gelditu zen oasi bilakatu zen bere etxea. Bi tonu teknika erabilita irudia eta testua uztartu egin dituzte egileek.