Iturramako jazarpen eta borrokaren historia, 'Itzaletik argira'

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 26a, 18:02

  • Azken hamarkadan Iruñeko auzoak bizi izan duena jaso dute 'Itzaletik argira’ dokumentalean: 2008tik 2010era hamar preso izatera pasa igaro zen auzoa. Egun, ez du presorik.
  • Iker Araguas eta Joseba Compains egileak izan dira Irrintzi Plaza saioan auzoaren ibilbideaz solasean.

Iturrama auzoko azken hamar urteotako historia jaso dute 'Itzaletik argira' dokumentalean. Iruñeko auzoak jasan duen errepresioa eta zapalkuntza ezagutzera eman nahi dute, baina baita auzoak erakutsi duen indarra eta borroka ere. Joseba Compains eta Iker Araguas egileak izan dira Irrintzi Plazan.

2018ko irailean atera zen Iturramako bizilagun Hodei Ijurko espetxetik. Ordutik hona Iturrama presorik gabeko auzo bilakatu da. Baina preso kopuru handia izan duen auzoa da Iturrama. 2008ko 2010era hamar preso izatera iritsi zen auzoa. 2008an atxilotu zuten Araguas, Segiko kide izatea leporatuta eta kale borroka egotzita. Bederatzi urte egin ditu espetxean, Iturramatik kilometro luzera.

'Itzaletik argira' dokumentala bihar estreinatuko dute Iturramako Civivoxen, 18.30etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!