Urko Labat: "Ziklokrosa berpiztu nahi dugu Nafarroan"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 19:54

Abenduaren 21 eta 22an ospatuko dira Lezkairu eta Mendillorri artean Iruñeko II Ziklokros Txapelketa eta Nafarroako Txapelketa. Bigarren honek gainera Euskadiko Kopa txapelketan sailkatzeko balioko du, aurten lehen aldiz. Zaletasun handia egon da Nafarroan, baina azken urte hauetan ez da txapelketarik egin. Kirol hau sustatzeko asmoz, txapelketa hauek antolatu dituzte abenduaren 21ean. 22an, aldiz, saio irekiak eta ekimen desberdinak eginen dira jende guztiak parte hartzeko aukera izan dezan. Hori da Urko Labat txirrindulariak azaldu diguna Irrintzi Plazan.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!