STEM Planetak, Iruñeko Planetarioak eta CSICek bultzatutako Nafarroa Biogalaxy taldeak lehen saria jaso du Landareen Biologia Sintetikoa kategorian iGEM nazioarteko lehiaketan, Bostongo MITen. Txapelketan mundu osoko 376 ikasle taldek parte hartu dute, horietatik 74 High School kategorian (unibertsitate aurreko ikasleak). Era berean, Nafarroako taldeak zilarrezko domina jaso du, beste 17 talderekin batera.
Bigarren hezkuntzako 8 gaztek osatzen dute Biogalaxy taldea. Julen Casulleras, Saioa Ganuza eta Aitor Perez izan dira Irrintzi Plazan egin dutenaren berri ematen. Biologia sintetikoaren bitartez, Marten landatu ahal izateko landareak eraldatu dituzte.
Proiektuari esker ikasi dutena "ikaragarria" izan dela aitortu dute, ikasketetik harago zientziaren alor profesioanal eta praktikoa ezagutzeko aukera ere izan baitute. Udan garatu dute proiektua, eta abiatzen gazteek ez zuten elkar ezagutzen. "Erronka bat" izan da alor hori ere gazteentzako, baina "zalantzarik gabe oso aberasgarria".