Alderdi politikoetako eta herri mugimenduko kideak ariko dira hizlari, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak. Informazioa eta izen ematea, jardunaldiak.askapena.eus webgunean.
Egitaraua
- Europako Batasuna: aukerak eta arriskuak. Hizlariak: EH Bildu, Podemos eta CUP.
- Faxismoaren gorakadari ezkerretik aurre egiten. Marco Santopadre (Italia) eta Nines Maestro (Gaztela, Espainia).
- Migrazioa. EB barnetik zein kanpotik: kausa eta proposamenak. Noi Restiamo (Italia), Pastora Filigrana (Andaluzia, Espainia) eta Trabajadoras no domesticadas (Euskal Herria).
- Herrien integrazioa inperialismoaren aurrean. Panarabismoa, Panafrikanismoa, Konfederalismo Demokratikoa (Kurdistan) eta Integrazio Latinoamerikarra.
- Herrien burujabetzarako proposamena EBren alternatiba gisa. Ainhoa Etxaide (Euskal Herria), Isabel Vallet (Herrialde Katalanak) eta Bruno Carvalho (Portugal).