Gau Beltza antolatzeko baliabideak ekarri dizkigu Topaguneak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 29a, 18:05

Ariane Usarbarrena eta Itxaso Lekuona izan dira Irrintzi Plazan prestatu dituzten baliabideen berri ematen. Baliabide kutxaz gain gaubeltza.eus webgunea sortu dute baliabide guztiak eskuratzeko.

Gau Beltza urriaren 31an ospatzen da Euskal Herrian. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu du Euskaltzaleen Topaguneak Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.  

Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako ikastaroan aurkeztu zen baliabide kutxa eta geroztik www.gaubeltza.eus webgunean jasota daude antzeko ospakizuna antolatu nahi duen edonorentzat baliagarria izango den materiala.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!