Azaroaren 16 eta 17rako emakume futbolarien greba dago deitua

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 18:50

Lehen lan hitzarmena adosteko negoziazioak ez atzera eta ez aurrera daude. Lanaldiaren iraupenaren inguruan ez dago adostasunik kluben elkartearekin. Futbolariek gutxienez %75ekoa izatea eskatzen dute; aldiz, kluben elkarteak jardun erdian jarri dute muga. 

Ainhoa Tirapu barañaindarra Athleticeko jokalaria da eta berarekin mintzatu gara aste honetan “Kirol txiki esfortzu handi” tartean. Tirapuk jokalarien artean dagoen batasuna nabarmendu zuen eta haien aldarrikapenak bidezkoak direla defendatu zuen kirolari hauek egun osoan direla futbolari, eta haien bizimodua horren arabera egiten dutela argudiatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!