Disko berri honetarako luxuzko kolaborazioak izan dituzte: Joseba Irazoki eta Miren Narbaiza, esate baterako.
Berako Atala estudioan grabatu dute eta orain kontzertu bira egiten ari dira. Etxaurin joko dute abenduaren 13an eta Erratzun 20an, baina hori baino lehenago kontzertu laburra eskainiko dute Durangoko Azokan abenduarn 6an.
Talde honetako hasiera-hasierako bi partaide izan ditugu Irrntzi Plaza zuzenean solasean eta musika jotzen: Iñigo Belzunegi eta Jon Mindegia.