Raquel Gutiérrez Aguilar soziologo eta feminista mexikarraren eskutik hasiko da gaur urriaren 14an aurtengo Zabaldiko XXIII. Elkartasun Hamabostaldia. Munduan zehar ematen diren borroka feministak ardatz, urriaren 14tik 25ra luzatuko da. Mexikoko mugimendu feministaren adierazpen ezberdinak, haurdunaldiaren etenaldiaren eskubidearen aldeko borrokak El Salvador edo Argentinan edota ISISen aurkako emakume kurduen borrokak ezagutzeko aukera izanen da. "Errealitate ezberdinak gurera ekartzeko, hiru hitzaldi, bi dokumental eta liburu aurkezpen bat prestatu ditugu", adierazi du Irrintzi Plazan Zabaldiko Oihana Idoatek.
Raquel Gutierrez Aguilarren hitzaldiaz gain, gaur egun borroka feministen erreferente diren gonbidatuak izanen dira: Celeste Macdougall feminista eta Argentinako Abortatzeko eskubidearen aldeko Kanpanina Nazionaleko kidea, Itziar Gandarias psikologoa eta Euskadiko Unibertsitateko irakaslea eta mugimendu feministako eta “Babel” Munduko Emakumeak eta Emakumeen Martxaren Euskal Herriko plataformako kidea.
Ekintza guztiak, arratsaldeko 19:30ean izanen dira ZABALDIn, Nabarreriako 25.ean.
- Urriak 14 (gazteleraz): “Rebelión feminista, horizontes de transformación y amenazas fascistas en América latina”, RAQUEL GUTIERREZ AGUILARren hitzaldia
- Urriak 15 (gazteleraz): "Comandante Arian" dokumentalaren proiekzioa, Alba Sotorra (2018, 81 min)
Urriak 16(gazteleraz): “Nueva ola del feminismo. ¿Irrupción espontánea? El proceso de la Argentina: la lucha por el derecho al aborto y la construcción de un feminismo internacionalista”, hitzaldia CELESTE MACDOUGALLen esku. - Urriak 21 (euskaraz): Samara Velte kazetari eta idazlearen "Nik sinisten dizut" liburuaren aurkezpena. Liburuaren aurkezpena egilearen eskutik.
- Urriak 22 (gaztelaniaz): "Las mujeres decididas" Dokumentalaren proiekzioa (2017, 25 min) Itxaso Diaz eta Higinia Garay. Mahaingurua Mónica Calvo kazetari feministaren esku.
- Urriak 24 (euskaraz): “Euskal Herriko azken mobilizazio feministei begirada bat: jarraipenak eta arrakalak”, Itziar Gandariasen hitzaldia.