Golem zinemen Donostiatik Iruñera zikloaren barruan, gaur aurrestreinatuko dute La Trinchera Infinita filma Iruñean. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak izanen dira aurkezpenean, 20:00etan, Golem Baiona zinema aretoan. Aurretik Moriarti ekoiztetxeko zuzendariekin egoteko aukera izan dugu. Filmak eduki duen harrerarekin pozik daude egileak. Sei sari eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian: gidoi onenaren eta zuzendari hoberenaren sariak, Feroz saria, Irizar saria eta Fipresci saria.
La trinchera infinita dramak "sator” izenez ezagutu ziren frankismoaren biktimen istorioa du kontagai, 1936ko gerrako irabazle faxisten beldur, zenbait kasutan ia 40 urtez ere etxean ezkutatu ziren gizon-emakumeen gorabeherak. Andaluzian filmatu dute, gaztelaniaz, Antonio de la Torre eta Belen Cuesta aktore ezagunekin. “
Urriaren 31an iritsiko da kartelerara. Gaurko aurrestreinaldirako sarrera gutxi geratzen dira.