URTZ: "Erronka bat izan da: dena utzi edo aurrera jarraitu"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 1a, 18:14

Xabi Camarero abeslaria taldearen 'Zabaldu ateak' diskoa aurkeztera etorri da Irrintzi Plazara.

Zalantza asko eduki arren, aurrera jarraitzea erabaki du Urtz taldeak. Taldekide berriek bultzatu zuten horretara Xabi Camarero. Berriak baitira bera izan ezik, gainontzeko kideak: Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta perkusioan), Dani Vicente (gitarran) eta Jorge Sánchez (baxuan).

Zabaldu ateak disko berriak hamar kantu ditu, eta haien konposaketa eta grabazioa bi urtez luzatu da. Pello Ramirez eta Alex Sarduiren kolaborazioak ditu. 

Tuteran eskainiko du hurrengo kontzertua URTZ taldeak, Nafarroa Oinezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!