Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez, atzo goizaldean eta herenegun gauean hiru lurrikara izan ziren Iruñerrian. Lehena igandean, 22:15ean izan zen, 2ko intentsitatearekin, eta epizentroa Antsoainen eduki zuen. Bigarrena, egun bereko 23:14an, 1,6ko intentsitatearekin eta epizentroa Berriozarren zuela. Eta hirugarrena asteleheneko 4:33an, 2ko intentsitatearen, eta epizentroa Iruñean zeukala.