Erripagainak bere etorkizuna erabaki dezan eskatu du Iruñeko EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 30a, 14:17

Gaur egun lau udalerri ezberdinetan banatuta dago Iruñerriko auzo berri hau: Iruñea, Burlata, Eguesibar eta Uharte. Lauen artean zerbitzuak eta azpiegiturak koordinatzen dituzte. EH bilduren iritziz, egoera honek auzoaren garapena mugatzen du. Horrexegatik, ze herritakoak izan nahi duten erabakitzeko prozesua eskatu du EH Bilduk, herri kontsulta baten bidez amaituko dena.

13.000 biztanle izatera ailegatuko da datozen urteotan Erripagainako auzoa. Lau udalerrietan banatuta, kale batetik bestera aldatzen da bertako bizilagunen helbidearen herria, Iruñea, Burlata, Eguesibar eta Uharte artean. Zerbitzuak partekatuta eta koordinatuta dituzten arren, auzoaren etorkizuna eta garapena, mugatua dago udal gobernu talde ezberdinen esku baitago. Egoera gainditu eta Mendilloriren eredua jarraiki, EH bilduk hausnarketa prozesua proposatu du, horren bukaeran, Erripagainatarrek beren etorkizuna herri galdeketaren bitartez erabaki dezaten. Osteguneko Iruñeko udal bilkuran eztabaidatuko da proposamena.

Mendillori, Erripagaina bezala, 90. hamarkadan jaio eta garatu zen auzoa da. 1995ean, bertako auzokideek, Iruñean sartzea erabaki zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!