Aritz Aiesa: "Gure hautagaitza alde batera utziko dugu independiente bat aurkeztekotan"

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 26a, 14:05

Azken orduko mugimendua egin du EH Bilduk arratsaldeko Mankomunitateko batzarraren aurretik. Euskalerria Irratian azaldu duenez, Aritz Aiesa, bere hautagaitza bazter uzteko prest da, ordezkari independiente baten alde. Modu honetan bai PSN eta baita ordezkari independienteak, bat egitera bultzatu nahi dira, Juan José Echeverría Navarra Sumako ordezkariak nahikoa bozka izan ez dezan.

Bozketa estua espero da arratsaldean Iruñerriko Mankomunitateko batzarrean presidente berria hautatzeko. Navarra Sumako Juan Jose Etxeberriak 22 bozken babesa du momentuz, EH Bilduko Aritz Aiesak 14 bozka propio ditu. Hemen sartzen da jokoan beste alderdietako ordezkarien papera. Geroa Baik 3 bozka ditu eta Ayesaren alde eginen dutela espero da. PSNk 7 ordezkari ditu eta beren hautagaia soilik bozkatuko dute. Independienteak 8 dira eta haiek izanen dute presidentziarako giltza. Zortzi horietatik, batek, Esteribarkoak, Navarra Sumari babes emanen diola iragarri du. Beste bik, Oltza eta Ollokoak, EH Bilduri. Honenbestez, Navarra Sumak 23 bozka ditu ziurtatuta eta EH Bilduk 19. Batek abstentziora jotzearekin, Navarra Sumak eramen luke presidentzia eta hainbat iturriren arabera, Ezkabarte eta Legardako ordezkariek halaxe eginen luke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!