Miren Mindegia

"Emakume batek lehenengo pertsonan hitz egiten duenean, hautsak arrotzen dira inguruan"

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 18a, 16:37

Emakumeen ahots propioaz aritu da Miren Mindegia denboraldi berriko lehen atalean.

Aurreko denboraldian, telesailak izan genituen hizpide Miren Mindegiarekin. Horiei esker, feminismoarekin lotutako gai ugari jarri zituen mahai-gainean. Bide beretik jarraituko du aurten, feminismoaren ikuspegitik gure errealitatea aztertzeko eta erakusteko gaitasuna daukaten obrak gerturatuko dizkigu. "Baina ez hori bakarrik", ohartarazi digu: "Ahots propioarekin hitz egiteko gaitasuna eta ausardia izan duten artista eta sortzaile horietaz ere arituko gara".

Aipatu dituen obrak: 

  • Siri Hustvedt “La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres”
  • Bell hooks “Feminismoa denon kontua da”
  • Virginia Woolf "Gela bat norberarena"
  • Deborah Levy “Autobiografia en construcción”
  • "What Happened, Miss Simone?" dokumentala (Netflix)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!