Guardasola 2019-08-09

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 9a, 11:33

Parrandarako abesti bila aritu gara gaur lehiaketan. Zopilotes, Tximeleta, Beietz, Huntza... 

1.000 eguneko espetxealdia beteko dute bihar Altasuko hiru gaztek. Egun osoko egitaraua prestatu dute Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformak, Altsasun. Aritz Leoz izan da guardasola azpian gaiaz solasean. Festaz festa aritu gara ondoren, San Lorentzoko jaien inguruan alkate Ainhoa Unzue eta alkateorde Oier Zuñigarekin mintzatu gara. Agoizko jaiak bihar hasiko dira. Joseba Corera zinegotziak kontatu digu. Orreagako gatazkaren inguruko ekitaldiak, halaber, bihar hasiko dira. Xabier Irujo historialariarekin gogoratu dugu 778an gertatutakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!