Urtero bezala uda igarotzera Chernobylgo hainbat haur etorri dira aurten Nafarroara. Nika da horietako bat. Eunate Etxaideren etxean bostgarren urtea du. Etxaideren bisita jaso dugu haien esperientzia ezagutzeko. Mugikortasun ordenantza berria onartu du Iruñeko Udalak. 8-80 plataformako Leire Iribarrenekin mintzatu gara gaiaz. Gazteriaren Etxera ere joan gara Leire Fernandezekin solasteko. Amaitzeko, Ion Barbarin aktorea izan dugu guardasola azpian.